Zaldunita Taldeak botatako suziriarekin eman zaie hasiera 2019ko iñauteriei
2019/02/28 | Kultura, Gazteria, Jaiak
Plaza lepo bete eta jendea iñauteri gogoz. Halako irudia zen 12:00etakoa gaur Plaza Zaharrean. Haur, gazte zein ez hain gazte, guztiak bat, txilaba soinean, txarangen doinupean dantzan eta saltoka. Eztanda egin du jaiak, eta asteartera bitarte, irudimena dantzan ibiliko da herriko kaleetan. Zuzenean eskaini du www.tolosa.eus -ek txupinazoa eta iñauterien jarraipen osoa egingo da.