Udalak Bellota pabiloia garbituko du azaroaren 16 eta 17an

Tolosako Udala
2020/11/09 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Karroza eta konpartsen jabeek bertan dituzten materialak jaso beharko dituzte garbiketa lanen aurretik.

  • Hala jakinarazi zitzaien kide eta jabe guztiei joan den astean egindako bileran eta baita posta elektronikoz ere.

 

Tolosako Udalak, Usabalen kokatuta dagoen Bellota pabiloia garbitu egingo du azaroaren 16 eta 17an. Horregatik, joan den astean egindako bileran eta baita posta elektroniko bidez, karroza eta konpartsa guztietako kide eta jabideei jakinarazi zaie aurretik beren materialak jaso behar dituztela azaroaren 13a baino lehen.

Ondoren, garbiketa lan sakonak egingo dira eta bertako kideek jaso ez duten guztia bota egingo da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA