Tolosako Leidor zine aretoaren inguruko galdeketa erabiltzaileen gogobetetasuna neurtzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/11/11 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Udalak, Tabakalerako Elias Querejetako bi ikaslerekin elkarlanean zabaldu du galdeketa herritarrengana, erabiltzaileen gogobetetze maila neurtu eta zerbitzuaren inguruan duten iritzia ezagutzeko.

 

Tolosako Udalak, Tabakalerako Elias Querejetako bi ikaslerekin elkarlanean, Leidor aretoaren inguruko asebetetze galdeketa jarri du herritarren eskura tolosa.eus webgunean, erabiltzaileen gogobetetasun maila neurtu eta haien iritziak jasotzeko.

Gipuzkoako zine aretoen inguruko ikerketa bat egiten ari dira bi ikasleak eta aurreko astean Leidorreko langileei egin zieten galdeketa. Orain, erabiltzaileengana zabaldu dute inkesta Tolosako Udalarekin lankidetzan, datuak udalaren esku egongo dira erabiltzaileen asebetetze maila neurtu, haien iritziaren berri izan eta etorkizunerako hobekuntzak bideratzeko.

Bete asebetetze galdetegia hemen:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScixLg1S1W745Rh_OIh-tbVG7zFPaFEz_G2hgy5t9oNYJGleA/viewform

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA