Datorren urteko egutegiak azaroaren 11tik 13ra bitartean banatuko dira

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/11/05 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Egungo egoerak ahalbidetzen badu, banaketa Zerkausian izango da, 09:30etik 12:30era bitartean, ezarrita dauden segurtasun eta higiene neurri guztiak hartuta. Banaketa ezingo balitz egun horietan egin, data edo erabaki berria jakinaraziko da.

  • Joseba Iturbek egindako eta “Eguzkia ezkutatzerakoan” izenburua duen argazkia agertzen da egutegiaren azalean.

 

Osatu da aurten ere Tolosanklisk lehiaketan bidez urtero egiten den egutegia, eta urtero moduan, azaroan egingo da egutegien banaketa herritarren artean. Zehazki, azaroaren 11n, 12an eta 13an, 09:30etik 12:30era bitartean, Zerkausian. Gaur egungo egoera dela-eta, egoerak baimentzen badu bakarrik egingo da datorren urteko egutegien banaketa. Ezarrita dauden segurtasun eta higiene neurri guztiak hartuta egingo da egutegien banaketa. Halaber, banaketa egunak aldatu beharko balira edo bestelako erabakirik hartzen bada, horren inguruko informazioa emango du udalak.

Guztira 65 pertsonak parte hartu du aurtengo lehiaketan, eta guztien artean 267 argazki aurkeztu dituzte. Ura Iturraldek eta Javier Zurutuzak osatu dute epaimahaia, eta 1463 boto emailek eman dute beren iritzia. Aurkeztutako lan guztien artetik, Joseba Iturberen “Eguzkia ezkutatzerakoan” argazkia izan da bozkatuena, eta argazki hori agertzen da egutegiaren azalean. Barruan, berriz, hilabetez hilabete, honako parte hartzaileen argazkiak ikusi ahal izango dira: Juanan Dorronsororen, Javier Zabalaren eta Irati Sorondoren bina argazki eta Blanca Goñi, Miguel Angel Uranga, Maider Gaztelumendi, Ana Eizmendi, Miguel Cortes eta Idoia Zabaletaren argazki bana.

Egutegirako argazkiak aukeratzeko botoa eman duten guztien artean zozkatu den i-Pad-aren irabazlea Edurne Jauregi izan da.

Aurten, guztira, 8800 egutegi kaleratuko ditu Tolosako Udalak: hormako 6500 egutegi, 300 mural erakoak, eta poltsikoko 2000 egutegi.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA