Aurreko astean atzeratutako kultur ekintzek badute data berria

Tolosako Udala
2020/10/29 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Aurreko astean, egoearen ondorioz, atzeratu behar izan ziren kultur ekitaldietako batzuk asteburu honetan egingo dira, eta besteak datozen egunetan.

  • Zine emanaldiei dagokionez, aurreko asterako programatuta zeuden filmak asteburu honetan eskainiko dira Leidorren

  • Leidorren 20:30erako programatuta zeuden ikuskizunak aurreratu egingo dira, eta 20:00etan hasiko dira

 

Aurreko astean atzeratu ziren kultur ekintzak datozen egunetan gauzatuko dira. Hala, Tolosako Musika Bandak larunbatean, urriak 31, egingo du kontzertua, 19:00etan hasita, Zerkausian. Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en ‘Bizidantza’ ikuskizuna, berriz, azaroaren 4an izango da, Leidorren, eta Euskadivarius taldearen emanaldia azaroaren 6an, 20:00etan, Leidorren.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en emanaldirako erositako sarrerak ez dira baliagarriak izango azaroaren 4ko ikuskizunerako. Aforoa mugatuagoa izango da, eta beraz, berriz erosi beharko dira sarrerak. Gainera, aforo mugak direla-eta, azaroaren 4ko ikuskizunerako pertsona bakoitzak bere sarrera erosi beharko du, baita edozein adinetako haurrek ere. Aurreko saiorako sarrera erosita zutenei dirua itzuliko zaie, sarrera erosi zuten bide berdinetik: sarrera leihatilan erosi zutenek leihatilara joan beharko dute dirua jasotzera, eta Internet bidez erosi zutenei sarrera erosteko erabilitako txartelaren kontu korrontera itzuli zaie dirua.

Emanaldi berrirako sarrerak Leidorreko leihatilan eta arratsaldetik aurrera Internet bidez erosi ahalko dira, helbide honetan: https://labur.eus/yWupw

 

Zine emanaldia

Aurreko astean eskaini ez ziren filmak ikusi ahal izango dira asteburu honetan Leidorren. Beraz, asteburu honetan “Rifkina’s Festival” eta “Verano del 85” filmak eta haurrentzako “Mina y el mundo de los sueños” filma ikusi ahal izango dira Leidorren. Asteleheneko emanaldia 20:30etik 20:00etara aurreratu da.

Urriak 30, ostirala

19:30

Rifkin’s Festival

Urriak 31, larunbata

19:30

Rifkin’s Festival

Azaroak 1, igandea

16:00

Mina y el mundo de los sueños

 

19:30

Verano del 85

Azaroak 2, astelehena

20:00

Verano del 85


 

Ordutegi aldaketa Leidorreko emanaldietan

Gaur egun indarrean dauden segurtasun eta mugikortasun arauak kontuan hartuz, orain arte Leidorren 20:30erako iragarrita zeuden ikuskizunak 20:00etara aurreratuko dira: Euskadivarius taldearen kontzertua, Adriana Bilbao-ren emanaldia, Ttanttakaren “Utzi zure mezua seinalea entzun ondoren” antzezlana eta “Zaldi Urdina” antzezlana.