Haurren Hiria ekimenak lehen saioa egin du gaur, formatu berri batekin, haurren emozioak lantzeko helburuarekin

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/10/29 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasgela osoek parte hartuko dute aurten eskolan zehaztutako burbuila taldeak mantentzeko.

  • Haurren ekarpenak “Guztion artean Tolosatzen” prozesuaren baitan landu den herri aliantzan jasoko dira, eta “Tolosatzen Eskola Irekia”-ren programazioaren bidetik, haurrek identifikatutako beharrei aurre egiteko egitasmoak diseinatuko dira.

 

Gaur egin dute ikasturte honetako Haurren Hiria ekimeneko lehen saioa Herrikide eta Samaniego Ikastetxeetan eta Laskorain Ikastolan. Proiektuaren helburu nagusia da haurren ikuspegia oinarri hartuz, herria hobetzea. 2020-2021 ikasturtean, bizi dugun egoera bereziak eragindako emozioak landuko dira eta metodologia Covid-19 protokolora egokituko da.

Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasgela osoek parte hartuko dute aurten lan saioetan; eskolan zehaztutako burbuila taldeak kontuan hartuta segurtasuna bermatzeko. Hortaz, ezinezkoa da ikasgela ezberdinetako ordezkariak elkartzea. Hori horrela, Araziko lantaldeko hezitzaileen bidez bideratuko da proiektua eta ikasgela bakoitzera aurrez aurre bertaratuko dira. Aurreikusten da 2021eko maiatzean proiektuaren emaitzak guraso eta udal ordezkariei aurkeztea. Uneoro bermatuko da Covid-19ari aurre egiteko protokoloa eta, egoera aldatuz gero, indarrean dauden neurriak aplikatuko dira.

Helburua haurrei hitza ematea izanik, ikasturte bakoitzean gai desberdin bat jorratzen da. Azken ekimenean, “Tolosa, denon herria” lelopean ezaugarri ezberdinak dituzten herritarren beharrak hartu ziren kontuan, eta Tolosa hobetzeko proposamenak egin ziren. 2020-2021 ikasturtean ardatz izango dira aurren emozioak. Bizitako itxialdia, “normaltasun berria”, eskolara itzulera… egoera berezi hauetan haurrak nola sentitu diren, haien kezkak zeintzuk izan diren, ilusioa zerk eragin dien etab. aztertu nahi da. Emozioetatik abiatuz, gure bizitza hobetzeko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko bideak bilatzea da aurtengo helburua.

Ikasturte honetan ahal dela baliabide digitalen erabilera saihestuko da proiektuaren garapenerako, aurrez aurreko saioak lehenetsiz. Dena den, osasun krisiak sortu ditzakeen egoerak kontuan hartuko dira eta, beharrezkoa izanez gero, proiektuari jarraipena emateko online plataformak eskainiko dira.

Haurren ekarpenak “Guztion artean Tolosatzen” prozesuaren baitan landu den herri aliantzan jasoko dira, eta “Tolosatzen Eskola Irekia”-ren programazioaren bidetik, haurrek identifikatutako beharrei aurre egiteko egitasmoak diseinatuko ditu Tolosako Udalak, gurasoei eta familiei zuzendutako hitzaldiak, tailerrak, etab. antolatuz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA