Teknologia berrien bidez musika hizkuntza ikasteko aukera jarri dute martxan Eduardo Mocoroa musika eskolan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/10/15 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Garai berrietara egokituz, hainbat berrikuntza egiten ari dira Eduardo Mocoroa musika eskolan. Horietako bat da “Aula virtual música” plataforma.

  • Hainbat ariketa eta jolas ezberdin egiteko aukera ematen du plataformak, musika hizkuntzan sakontzeko.

 

Eduardo Mocoroa musika eskola berrikuntza prozesu baten murgilduta dago. Garai berrietara egokitzeko hainbat berrikuntza txertatu dituzte ikasketa prozesuan, eta horietako bat da “Aula virtual música” plataformaren erabilera. Hainbat ariketa eta jolasen bidez, musika hizkuntza ikasteko aukera eskaintzen duen plataforma digitala da.

Musika eskolan bertan jarri duten pantaila interaktibo baten bidez, kantatuz, erritmoak eginez, ariketak idatziz edo jolasen bidez, musika hizkuntza lantzen dute ikasleek, jakituria horietan sakonduz. Horrez gainera, ikasleak etxean ere jarraitu dezake ikasketa prozesuarekin, ordenagailutik, tablet batetik edo sakelakotik ere konektatu baitaitezke.

Plataformak, gainera, urtetik urterako garapenean ere laguntzen du. Hala, lau kurtsotan zehar erabili dezakete plataforma ikaslek. Aurten lehen kurtsoarekin hasi dira, eta urtetik urtera kurtso bat gehitzen joango da Eduardo Mocoroa musika eskolako zuzendaritza.

Plataforma oso intuitiboa eta erabiltzeko erraza dela nabarmendu dute musika eskolatik, eta horrek ikasleen ikasteko gaitasunetan ere oso modu positiboan eragiten duela gehitu dute. Gaur egun teknologia berriek eskaintzen dituzten abantailak erabiliz, musika hizkuntzan modu erraz, atsegin eta didaktiko batean sakontzeko aukera eskaintzen du plataforma honek. Intereas dutenek, www.aulavirtualmusica.com helbidean plataformaren demo bat dute eskura, plataforma ezagutu ahal izateko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA