Tolosako Txistulari Bandak eta Musika Bandak kontzertua egingo dute bihar Uzturre egoitzan
2020/01/31 | Kultura, Festak eta Gazteria
Inauterien atariko kontzertua dela iragarri dute, eta balsak, zortzikoak, jotak eta zartzuelak zein inauterietako doinuak joko dituztela. Orain gutxi zendu den Tomas Arnal Lekuona musikaria eta bandako kide ohia ere omenduko dute kontzertuaren azken zatian.


.jpg)



