Haatik taldearen “Errimak bi oinetan” dantza eta bertso ikuskizuna ikusi ahal izango da ostiralean Leidorren
2020/01/21 | Kultura, Festak eta Gazteria
“Errimak oinetan” ikuskizunarekin bizitakoaren ondoren, formatu bera duen baina gai, bertso, eta dantza berriez osatutako ikuskizuna eskainiko du Haatik taldeak Tolosan, neguko kultur programazioaren barruan. Garai bateko eta gaurko bertsoez eta doinuez osatutako emanaldia izango da.


.jpg)




