Ene Ba! umorezko antzerki emanaldia ostiralean Leidorren

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/01/29 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Giacomo Pucciniren La Bohème operaren zuzeneko proiekzioa eskainiko da gaur, asteazkena, Leidorren, Londresko Royal Opera House-etik zuzenean.

  • Amalur jardunaldien barruan lehen hitzaldia ere gaur izango da. Angel Lopez Sotoren testigantza fotografikoa ezagutu ahal izango da, munduan barrena egin dituen bidaietan ateratako argazkien bidez.

 

Ene Ba! umorezko antzerki saioa ikusi ahal izango da ostiralean Leidor antzokian, 20:30ean hasita. Neguko Kultur Programazioaren barruko ekintza da, Txalo produkzioak taldeak ekoitzia, eta Ane Gabarain, Joxe Kruz Gurrutxaga, Mikel Laskurain, Alazne Etxeberria eta Asier Sota aktoreen parte hartzearekin.

Antzezlaneko protagonistak aita izan behar du lehen aldiz, eta aitatasuna ospatze aldera, bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikote eta ama-gaia berandu iritsiko da afaritara. Afaltzen hasi baino lehen, amaren zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio-berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izenak berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte.

Antzezlana, ordea, ez da izango aste honetan Neguko Kultur Programazioaren barruan gauzatuko den ekitaldi bakarra. Izan ere, gaur bertan, Giacomo Pucciniren La Bohème operaren zuzeneko proiekzioa ikusi ahalko da Leidorren, Londresko Royal Opera Housetik zuzenean. Emanaldia Leidorren izango da, 20:45ean hasita.

Otsailaren ere, 16:30ean Ene Kantak ikuskizuna eskainiko da Leidorren. Ekintza hau ere Neguko Kultur Programazioaren barruan dago, Irurako Ikastolak antolatuta.

Amalur jardunaldiak

Beste urte batez Amalur jardunaldiak ere bueltan dira Tolosara. Gaur bertan izango da lehen hitzaldia: Angel Lopez Sotoren “Erdinomada, testigantza fotografikoa”. 19:30ean hasiko da, Topic-en. Munduan barrena egin dituen bidaietan pilatutako materialaren isla bat eskainiko du madrildarrak Tolosan. 1997az geroztik, Txinak Tibet inbaditu ondorengo 150.000 tibetar erbesteraturi jarraipena egiten die.

Amalur jardunaldien barruan hurrengo hitzordua ostiralean izango da, hau ere 19:30ean hasita, eta Topic-en baita ere. Kasu horretan, Juan Luis Arsuaga izango da hizlaria. “Bizia. Historia handia” izenburupean ariko da Arsuaga. Otsailaren 7an, martxoaren 12an, 13an, 26an eta 27an izango dira hurrengo hitzaldiak.


Bestelako ekintzak

Aipatutako ekintzez gain, honakoak ere ospatuko dira datozen egunetan:

  • Txotx solidarioa: Casino Elkarteak antolatuta, Tolosa eta Senegal lotzen dituen txotx solidarioa egingo da ostiralean Zerkausian. Lortutako dirua Kellesensa GKEra bideratuko da.

  • San Blas jaiak: Tolosako San Blas auzoan izen bereko santuaren omenezko festak ospatuko dira otsailaren 1etik 3ra bitartean.

 

Agenda guztia ikusteko sartu agenda.tolosa.eus helbidean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA