Tolosako Txistulari Bandak eta Musika Bandak kontzertua egingo dute bihar Uzturre egoitzan

Tolosako Udala
2020/01/31 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Inauterien atariko kontzertua dela iragarri dute, eta balsak, zortzikoak, jotak eta zartzuelak zein inauterietako doinuak joko dituztela. Orain gutxi zendu den Tomas Arnal Lekuona musikaria eta bandako kide ohia ere omenduko dute kontzertuaren azken zatian.


Tolosako Txistulari Banda eta Musika Banda Uzturre egoitzan izango dira bihar, inauterien atariko kontzertua eskaintzeko. Emanaldia 11:00etan hasiko da eta aurreratu dutenez txistulariek balsa, zortzikoa, fandagoa eta arin-arina zein inauterietako doinuak eskainiko dituzte. Musika bandak, berriz, pasodoblea, zortzikoa, jota, swinga, zarzuela eta tangoa. Horien artean egongo dira, besteak beste, Benito Lertxundiren “Loretxoa” abestia edo “La Leyenda del Beso”, Mocedades taldeak “Amor de hombre” izenarekin ezagun egin zuena.

Kontzertuaren azken zatian orain gutxi zendu den Tomas Arnal Lekuona musikaria eta bandako kide ohia omenduko du, Arnalek berak konposatu eta inauterietan horren ezagunak egin diren “Eup Emendek” eta “San Blas” kantuak interpretatuz.

Fitxategiak: 
PDF icon Egitaraua