Inauterietako karroza eta konpartsetan parte hartzeko izen ematea zabalik da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/01/28 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Otsailaren 7ra arte egin ahal izango dira izen emate eta diru-laguntza eskaerak UDATEn, herritarren arretarako bulegoan.

  • Laguntzen helburua da inauterietan parte hartze aktiboa sustatzea.


 

Tolosako Udalak jada zabaldu du 2020ko inauterietako karroza eta konpartsen lehiaketan parte hartzeko epea. Izen emateak eta diru-laguntza eskaerak otsailaren 7ra arte egin ahal izango dira UDATEn honako ordutegian: astelehenetik asteazkenera eta ostiraletan 07:15etik 14:15era eta ostegunetan 07:15etik 19:00etara bitartean.

Izena emateko bi fitxa egongo dira, eskatzaile motaren araberakoak: karrozei bideratutakoak eta konpartsei bideratutakoak. Karrozen kasuan derrigor aipatu beharko dira ordezkariaren datuak, kide guztien zerrenda, lehiaketan parte hartu nahi duten ala ez eta diru-laguntzaren aurrerapena egitea nahi duten edo ez. Konpartsen kasuan derrigor aipatu beharko dira ordezkarien datuak eta lehiaketan parte hartu nahi den. Izena ematen duten guztiek zenbaki bat jasoko dute, eta zenbaki hori emanaldian bistan jarri beharko dute.

Diru-laguntzak emateko irizpideak:

Diru laguntzak ekarpen finkoen edo erlatiboen bidez egingo da. Honakoak izango dira irizpideak:

  • Ekarpen finkoak:

    • Karrozak: Egun bakarreko edo bi eguneko irteeren arabera finkatuko da kopurua.

    • Konpartsak: Tamaina, parte hartzaile kopurua, zuzeneko musika, antzezpena eta koreografia hartuko dira kontuan.

 

  • Ekarpen erlatiboak: Ekarpen finkoen gainean egingo dira eta konpartsek zein karrozek jaso ahal izango dituzte eta gizon-emakumeen parekidetasuna eta euskararen erabilpena baloratuko dira.


Laguntzen kopuru zehatzak eta izen ematea egiteko loturak honako helbidean aurkituko dituzue: Karrozak eta konpartsak

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA