Urtarrileko eta otsaileko zine bonu berriak larunbatean jarriko dira salgai

Tolosako Udala
2020/01/15 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Ohi bezala, Leidorren eskuratu ahal izango dira, 11:00etatik 13:00etara bitartean.

  • Zine ziklo berria larunbatean bertan hasiko da, otsailaren 10era arte. Denbora tarte horretan 12 film ikusi ahalko dira guztira, helduentzako bederatzi eta haurrentzako hiru.

 

Larunbat honetan, urtarrilak 18, jarriko dira salgai zine ziklo berriko bonuak Leidorreko leihatilan, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Zine ziklo hau larunbatean bertan hasiko da, eta otsailaren 10ean amaituko da. Denbora tarte horretan guztira 12 film ikusi ahalko dira, horietatik hiru haurrentzat.

Helduentzako sailean honakoak izango dira ikusi ahalko diren filmak: “La odisea de los Giles”, “1917”, “Los Miserables”, “La Gran Mentira”, “El oficial y el espía” eta “La guerra de las corrientes”. Tolosako zine klubak antolatutako zine forumaren barruan “La verdad”, “Longa noite” eta “Fortuna” filmak eskainiko dira. Haurrentzako filmak, berriz, honakoak izango dira: “Espías con disfraz”, “Jumanji: Siguiente nivel” eta “Turukela oiloa”.