Martxoa eta apirila arteko zine zikloaren bonoak salgai asteazkenean Leidorren
2018/03/26 | Kultura, Festak eta Gazteria
Datorren asteazkenean, martxoak 28, jarriko dira salgai zine ziklo berriaren bonuak Leidorreko leihatilan, 17:00etatik 19:00etara. Sorta hau martxoaren 29tik apirilaren 17ra luzatuko da. Orotara, helduentzako 10 pelikula eskainiko dira eta haurrentzako 4.