3 kontinenteetako 16 abesbatzek hartuko dute parte 50. Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan

Tolosako Udala
2018/10/25 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Aurkeztu berri da urriaren 31tik azaroaren 4ra ospatuko den Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren 50. edizioa. Guztira, 3 kontinenteetako 16 abesbatzen hartuko dute parte. Prentsa agerraldian Olatz Peon Ormazabal Tolosako alkateak, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura, Gazteria, Kirolak eta Turismo diputatuak, Julian Lacunza CITeko lehendakariak, Luismi Espinosa Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren zuzendariak eta Ander Aizpurua Kutxako zuzendari orokorrak hartu dute parte. Honakoa da egitaraua:

URRIAK 27, LARUNBATA

19,00tan, Jesusen Alaben Kaperan: Egun bat JORDÁN ŠRÁMEK & KEA ahots taldearekin. Entsegu irekia + kontzertua

URRIAK 31, ASTEAZKENA

19,30tan, Leidor antzokian, inaugurazio kontzertua, Esloveniako “Vokalna Akademija Ljubljana” abesbatzaren eskutik, Aco Biscevic (tenorea) eta Breda Zakotnik (pianojolea)-ren parte-hartzearekin. Zuzendaria: Stojan KURET.

AZAROAK 1, OSTEGUNA

16,00tan, Leidor antzokian, 50. Abesbatza Lehiaketan parte hartuko duten abesbatzen lehenengo lehiaketa-saioa.

19,30tan, Leidor antzokian, 50. Abesbatza Lehiaketan parte hartuko duten abesbatzen bigarren lehiaketa-saioa.

AZAROAK 2, OSTIRALA

19,00tan, Leidor antzokian, 50. Abesbatza Lehiaketan parte hartuko duten abesbatzen hirugarren lehiaketa-saioa.

AZAROAK 3, LARUNBATA

11,00tan, Leidor antzokian, 50. Abesbatza Lehiaketan parte hartuko duten abesbatzen laugarren lehiaketa-saioa.

17,00tan, Topic aretoan kontzertu lirikoa Aco Biscevic tenorea eta Breda Zakotnik piano jolearen eskutik.

19,00tan, Leidor antzokian, “African Sanctus” kontzertu berezia, Hodeiertz Abesbatza, Oroith Abesbatza eta Loinaz Abesbatzen eskutik. Zuzendaria: Enrique AZURZA.

AZAROAK 4, IGANDEA

11,00tan, Leidor antzokian, “50. Urteurrena” Kutxa Sari Nagusiaren lehiaketa-saioa. Ekitaldia sari banaketarekin amaituko da.

Jarraian, Abesbatza-bazkaria Ferialean.

19,00tan, San Frantzisko elizan, EUSKAL HERRIKO GAZTE ABESBATZAren aurkezpen-kontzertua Tolosan. Zuzendariak: Esteban URZELAI eta Isabel MANTECÓN.

Fitxategiak: 
PDF icon Avance-2018.pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA