Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa 5,5 milioi kupoitan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/10/24 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Kupoia salgai dago eta azaroaren 1ean zozketatuko da.

ONCEk Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketari eskeiniko dio azaroaren 1eko kupoia aurten bere 50. urteurrena delako. Hori dela eta ONCEk hari eskeinitako 5,5 miloioi kupoi emitituko ditu eta salgai egongo dira Estatu osoan 20.000 agente saltzaileen salmenta guneetan, www.juegosonce.es web atarian eta baimendutako establezimendutan.

Eguneroko Kupoia denez 1,50 euroren truke, bost zifrak edukiz gero 35.000 euroko 55 sari lor daitezke. Eta 2 euroren truke Paga irabazi daiteke, hots 25 urtean hilabeteko 3.000 euroko saria.

Kupoia Tolosako Topic-en (Txotxongiloen Nazioarteko Zentroan) aurkeztu dute Nuria Carbonellek, Tolosako Kultura Zinegotziak; Juan Carlos Anduezak, ONCE Euskadiko Lurralde Ordezkariak; Miguel Angel Aizpuruak, Gipuzkoako ONCEren zuzendariak; Julian Lacunzak, Tolosako Ekinbide Etxearen presidenteak; eta Luismi Espinosak, Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketarenzuzendariak.

Beste behin ONCE-k gure gizarteko ekimen azpimarragarrienak aintzat hartzen jarraitzen du, eta horren adibidea da kupoi hau. Eta honen bitartez eskerrak eman nahi dizkie Erakundeak joku produktuak erosten konfidantza erakusten duten hiritarrei, horri esker afilitauei zerbitzuak eskeintzen jarraitzen duelako. Euskadin 3.400 pertsona afiliatuei ematen die zerbitzua eta enplegu aldetik ONCEren jokuak komertzializatzen 540 agente saltzaile bat baditu egun Erakundeak Euskal Erkidegoan.

Mende erdia nazioarteko erreferente izaten

1969an jaio zen Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa. Urtero ospatzen da, Santu guztien egunetik gertu antolatutako ekitaldia. Munduko abesbatza hoberenak biltzea du helburu, estilo, interpretazio, literatura koral, ahots-teknika eta herrialde bakoitzeko ereduak partekatuz. Era berean, Euskal Herriko musika eta kulturaren tradizioa ezagutarazi nahi da.

Urteak igaro ahala, munduko abesbatza lehiaketa garrantzitsuenetarikoa bihurtu da. Horren erakusle, bere historian zehar partaide izan diren mundu osoko 1.200 abesbatzak. Esan bezala, duela mende erdi hasi zuen bere ibilbidea, Tolosako Ekimbide Etxearen eskutik. Haren urteurrenarekin batera, jomugak berberak izaten darraite: euskal-folklorearen errepertorio korala berreskuratu, zaindu eta jende guztiari ezagutaraztea; euskarazko lan berriak sortu eta sustatu; eta euskal abesbatzen artean literatura koralaren eguneratzea. Horrez gain, zuzendari eta kantarien prestakuntza bilatzen da, teknika modernoei jarraituta.

Tolosako Ekinbide Etxeak antolatzen ditu, beste jardueren artean, Tolosako Abesbatza Lehiaketa; Topic-a- 2013an ONCEreneskutik Urrezko Kriskitina jaso zuen-, eta Amalur Jardunaldiak.

Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren 50. urteurrenari kupoia dedikatu izana, azken urteotan EAEn emandako gaien zerrenda luzeari erantzuten dio.

Borondate oneko urtea izaten ari da bereziki 2018a sariekin. Euskadin, ia 24 milioi euro banatu dira orotara. Esanguratsuena, Amaren Eguneko zozketan 18,5 milioi euro inguru utzi zituen kupoiak Villabonan (Gipuzkoa), EAEn inoiz izandako saririk ederrena.
 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA