Inauterietako karroza eta konpartsetan parte hartzeagatik Udalaren dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik, urtarrilaren 11tik 30era bitarte
2024/01/10 | Kultura, Festak eta Gazteria
- Eskaerak aurrez aurre UDATEn edota telematikoki Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bitartez egin behar dira eta deialdiaren inguruko informazioa, oinarriak eta eskaera orriak udal webgunean daude eskuragarri.
- Guztira 45.000 euroko laguntza eskainiko da eta horren helburu nagusia da inauterietan karroza eta konpartsen parte aktiboa sustatu eta indartzea.