Zabalik da inauterietako plataformak egiteko ferialekua erabiltzeko eskaera epea
2023/12/18 | Kultura, Festak eta Gazteria
- Eskaerak abenduaren 29ra arte egin daitezke telematikoki edo aurrez-aurre UDATEn. Ferialekua urtarrilaren 26tik otsailaren 18ra erabili ahal izango da, egunero.
- Lekua mugatua denez, partzelak baino konpartsa edo karroza gehiago egonez gero, izena emandako guztien artean zozketa egingo da urtarrilaren 8an.