Urriaren 19an helduak, teknologia eta seme-alabak hizpide izango dituen mahai-ingurua eskainiko da Topic-en, Tolosatzen Eskola Irekiaren egitarauaren baitan
2022/10/17 | Kultura, Gazteria, Jaiak
Mahai ingurua 18:30ean hasiko da, sarrera doakoa da eta bertan parte-hartuko dute Telmo Lazkanok, bigarren hezkuntzako irakaslea eta “No Phone challenge” proiektuaren sortzailea, Jon Bustillok, EHUko ikerlari eta irakaslea eta Miren Ros hezitzaileak.