Lur Zaldua Aristik irabazi du Tolosanklisk argazki lehiaketa

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/10/11 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Aurtengo gaia ‘Zaintza Tolosan’ izan da eta 115 argazki aurkeztu dira.

  • Zalduaren ‘Bizitzaren aldapak’ izeneko argazkia izango da datorren urteko Tolosako egutegiaren azala, eta autoreak 600 euroko saria jasoko du.

 

2025eko egutegirako irudiak aukeratzeko Tolosanklisk lehiaketak baditu saridunak. Aurtengo edizioko gaia ‘Zaintza Tolosan’ izan da eta, guztira, 115 argazki aurkeztu dira.

Ura Iturraldek, Elena Marquezek eta Javier Zurutuzak osatu duten epaimahaiak egutegiaren azalerako irudia eta hilabete bakoitza irudikatuko duten beste 12 argazki aukeratu ditu dagoeneko.

Lur Zaldua Aristik Aldaba Txikin egindako ‘Bizitzaren aldapak’ argazkia da lan irabazlea eta, horrenbestez, 2025eko egutegiaren azaleko irudia izango da. Zalduak, gainera, 600 euroko saria jasoko du irabazle izateagatik. Horrez gain, epaimahaiak urteko hilabeteak irudikatuko dituzten argazkiak hautatu ditu. Hauetako bakoitzak 200 euroko saria jasoko dute.

  • Javier Zabala Acosta, Nire amona zaintzen (urtarrila)

  • Miren Amorrortu Fernandez, Osasunean eta gaixotasunean lanarekin (otsaila)

  • Ana Eizmendi Peñagarikano, Katutxoa lanarekin (martxoa)

  • Maider Gaztelumendi Garaikoetxea, Zaintza, elkar zaintza lanarekin (apirila)

  • Paula Bonilla Zagala, Gure sustraiak lanarekin (maiatza)

  • Arantxa Aranburu Arakama, Zaintza sarea lanarekin (ekaina)

  • Fernando Pradini, Birziklatzen lanarekin (uztaila)

  • Llívià Escola Hernandez, Ama lanarekin (abuztua)

  • Mikel Sagasti Esteban, Tolosa begira lanarekin (iraila)

  • Ana Pradini, Babestu lanarekin (urria)

  • Iñigo Goñi Labayen, Zaintzarik xamurrenalanarekin (azaroa)

  • Juanan Dorronsoro Ugartemendia, Elkar zaintzen lanarekin (abendua)

2025eko egutegiak zaintzaren eta komunitatearen balioak islatuko ditu. Tolosako Udalak  azaroaren amaieran abiatuko du egutegien banaketa.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA