Inauterietako egitaraua aurkeztuta, hasi da festa lehertzeko atzera kontaketa
2024/01/30 | Kultura, Festak eta Gazteria
- Bi gune more izango dira Zaldunita eta Astelenita egunetan: informazio puntua Trianguloan (22:00-01:00) eta arreta puntua Andragoran (01:00-05:00).
- Karrozen kokalekua moldatu egingo da: San Frantzisko pasealekuan izango dira gehienak; beste gutxi batzuk Foruen etorbidean, eta bi Rondilla kalean.
- 50. inauteria beteko dute Urdiña Txikiko kaldereroen konpartsak, Aurrera Kirol Elkartearen Ostegun Gizeneko danborradak eta Terete txarangak.