Inauterietan salmenta postuak kalean jarri ahal izateko eskabidea egiteko epea zabalik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/12/04 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Abenduaren 24ra arte egin ahal izango dira eskaerak aurrez aurre, postaz edo telematikoki.

 

 Gabon garaian murgiltzen hasiak garen arren eta inauteriak oraindik oso urrun ikusten ditugun arren, Tolosako Udala hasia da, pixkanaka, prestakuntza lanei heltzen. Aurten otsailaren 8tik 14ra ospatuko dira, eta ohiko moduan kaleetan salmenta postuak egongo dira. Tolosako Udalak postu horiek jarri ahal izateko eskabidea egiteko epea zabaldu du eta abenduaren 20ra bitarte aurkeztu ahal izango dute eskaera interesdunek.

Eskaera nola egin

Hiru modu ahalbidetu ditu Udalak eskaera egiteko:

  • Pertsona fisikoek Tolosako Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan (UDATE) egin dezakete eskaera aurrez aurre, astelehenetik asteazkenera eta ostiralean 7:15etatik 14:15era eta ostegunean 7:15etatik 19:00etara
  • Posta ziurtatu bitartez ere egin daiteke eskaera Correos bulegoan gutunazal irekia utziz, helbide honekin: Tolosako Udala, Plaza Zaharra 6B, 20400.
  • Telematikoki erregistro elektroniko bidez egin behar dute eskaera derrigorrez enpresek, profesional kolegiatuek, elkarteek…

Eguneko eta gaueko salmenta bereizita

Bi modalitate ezberdin bereizi dira: eguneko salmenta eta gauekoa. Honakoak dira beren ezaugarriak:

Eguneko salmenta

1.     Orokorra:

Lekua: San Frantzisko pasealekua

Ordutegia: 9:00 – 00:00

Kategoriak: artisautza, arropa eta zapatak, elikagaiak, osagarriak eta bitxiak eta askotariko produktuak.

2.     Janaria saltzeko kamioiak:

Lekua: Alondegi plaza

Ordutegia: 9:00 – 00:00.

3.     Talo salmenta:

Lekua: San Frantzisko pasealekua eta Alondegia plaza

Ordutegia: 9:00 – 00:00.

4.     Globo salmenta:

Lekua: Ibiltaria

Ordutegia: 9:00 – 00:00

Gaueko salmenta

Janari kamioi-dendak soilik:

Lekua: Rondilla kalea 1 eta 9

Ordutegia: 22:00etatik 6:00ak arte.

 Eskaera egiteko oinarriak eta eskaera orria hemen daude eskuragarri. Informazio gehiagorako Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentuarekin jarri daitezke herritarrak harremanetan 943 670 383 telefonora deituz, festak@tolosa.eus -era idatziz edota Kultur Etxera bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara edo 16:30etatik 19:00etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA