- Larunbatean hasiko dira Olentzaroren basora bisitak; abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi, eta urtarrilaren 5ean Erregeak bisitatu ahal izango dira goizean zehar, Gure Zirkuaren karpan; arratsaldean, kalejirak egingo dira.
Astebete pasatxo geratzen da Gabonetan murgiltzeko, eta Tolosako Udalak egun horietako egitaraua aurkeztu du gaur. 30 hitzordu baino gehiago jasotzen ditu eskaintzak. Aurten ere kultura, kirola, aisialdia eta elkartasuna uztartuko ditu eskaintzak, horietako asko herriko eragile ugarik sustatu eta antolatutakoak, udalaren laguntzarekin.
Adin tarte guztiei bideratutako eskaintza izango da, familian eta lagunartean ere gozatzeko modukoa. Izan ere, azpimarra berezia jarri da haurrei zuzenduriko ekitaldietan, etxeko txikienek modu berezian bizi ohi dutelako urteko garai hau. Ez dira faltako, beraz, Olentzero eta Erregeen etorrera eta kabalgatak, Topaguneko Gazte Astea, Haur jolasen parkea edota ikuskizun zein zine eskaintza berezia.
Zirkua, umorea eta bertsoak
Azken urteotan bezala, Gure Zirkuak Tolosan igaroko ditu Eguberriak, emanaldi ugari eskainiz. Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra eskainiko dira eta kasu honetan, haurrentzako ez ezik, gazte zein helduentzat ere barre egiteko moduko saio dibertigarriak eskainiko ditu.
Saioak 18:00etan izango dira, abenduaren 29 eta 30ean izan ezik. Bi egun horietan saio bikoitza eskainiko dute, 16:30ean eta 19:00etan. Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean ez da saiorik izango. Sarrerak gurezirkua.eus atarian daude eskuragarri.
Zirkuaren beraren eskaintzaren aurretik, beste bi saio berezi izango dira bertan: Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta, XD bakarrizketen umore jaialdia izango da abenduaren 22an, Ana Goitia, Ion ‘Txiki’, Antton Telleria, Mirari Martiarena eta Ander Malbadirekin.
Hurrengo egunean, Gure Bertso Zirkua izango da, Harituz Bertsozale Taldeak antolatuta. Zirkuko artistez gain, Oihana Bartra, Unai Mendizabal, Andoni Egaña eta Alaia Martin bertsolariek parte hartuko dute saioan. Sarrerak Galtzaundiren Egoitzan eta Gure Zirkuaren webgunean dira salgai, 15 euroko salneurrian.
Olentzero, Mari Domingi eta Erregeak
Olentzaroren Basoko bisitak ere azken urteotan ohitura bihurtu dira. Zumardia elkarteak eta Tolosako Udalak elkarlanean antolatuta, larunbat honetatik, hilaren 16tik 22ra bisitatu ahal izango da, Elosegi parkean. Ordubete inguru irauten duen bisitaldi antzeztua izaten da, kriseilua eskuetan hartuta, Olentzeroren etxolarainoko bidean usadio zaharrak kontatuz.
Sarrera ia guztiak agortuak dauden arren, badira gutxi batzuk oraindik salmentan eta horiek internet bitartez eskura daitezke, www.zumardia.eus webgunean. Sarrera 5€koa izango da (bi urtetik aurrera) eta jasotako dirua Amillubi proiektura bideratuko da.
Olentzero eta Mari Domingi zein Errege Magoen etorrerak ere ikusmin handia pizten du. Aurten ere abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi haurrak agurtzen izango dira Gure Zirkuan, 10:30etik 13:30era. Sarrera librea izango da, hau da, ez da gonbidapenik beharko. Arratsaldean, berriz, kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar. 17:30ean Plaza Zaharretik irtengo dira eta honako ibilbidea egingo dute: Zerkausia kalea - Korreo kalea - Gorriti Plaza - Barrena eta Rondilla kaleak - San Frantzisko ibiltokia, Geltoki kaleraino.
Antzekoa izango da Erregeen kasua, urtarrilaren 5ean: goizean Gure Zirkuan izango dira harrera egiten, ordutegi berean. Arratsaldeko kabalgatak ere ibilbide bera jarraituko du, baina 18:30ean abiatuko da.
Jaiotza lehiaketaren izen ematea zabalik
Hain zuzen, Erregeen etorrerari lotuta, jaiotza lehiaketa izaten da. Zabalik da izen-ematea. Kultur Etxean egin behar da: abenduaren 22a baino lehen, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etar,a eta abenduaren 25etik 29ra, berriz, goizez, 10:00-13:00 bitartean. Jaiotzak Gure Zirkura eraman beharko dira urtarrilaren 4an, eta hurrengo eguneko erregeen harreran izango dira ikusgai.
Topaguneko Gazte Astean, irteerak, tailerrak eta festa
Abenduaren 26tik 29ra Gazte Astea ospatuko da, Tolosako Gazte Topaguneak antolatuta, 11-17 urte bitarteko haurrentzat. Egun horietarako antolatu dituzten hitzorduan artean, Txuri-Urdin izotz pistara edota Iruñeko saltingera irteerak, estanpazio tailer bat edota urte amaierako festa daude. Izen-emateak Topagunean bertan egin beharko dira.
Bestalde, Tolosako Azoka Lagunak egitasmoaren barruan, batik bat familiei zuzendutako argizari eta ezti tailerra izango da abenduaren 26an, 12:00etatik 14:00etara, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan. Doakoa da, baina aurrez izena eman beharko da tolosakoazoka.eus webgunean.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo Departamentuak sustatuta, gainera, batik bat familia eta gazteei zuzendutako Street Scape delako bat egingo da. Gipuzkoako bost udalerritan egingo dute, tartean, Tolosan, abenduaren 28an.
Scape Room baten dinamika bera izango du, kalean. Parte hartzaileak sei laguneko taldetan banatuko dira, eta herriaren inguruko hainbat enigma ebatzi beharko dituzte, ordubeteko tartean. Izen-ematea zabalik da, gipuzkoaturismoa.eus webgunean. Doakoa da, eta taldeka nahiz bakarka eman ahal izango da izena. Bi txanda izango dira: 17:00etan eta 18:30ean.
Kultur eskaintza
Eguberrietan kulturaz gozatzeko aukera ere izango da. Guztira 14 ekitaldi antolatu dira. Besteak beste, Ene Kantak (abenduak 16), Iago magoa (abenduak 26), Xabier Zeberio (abenduak 28), Euskal Herriko Gazte Orkestra (abenduak 30), Eñaut Elorrieta (urtarrilak 3) edota Barrexerka antzerki emanaldia (urtarrilak 4) izango dira. Horrez gain, zazpi pelikula proiektatuko dira Leidor Aretoan, haurrentzako nahiz helduentzako eskaintza osatuz.
Herriko taldeek ere Gabonetako ohiko emanaldia eskainiko dituzte. Musika Eskolako ikasleen kontzertuak izango dira abenduaren 18an (19:00etan Musika Eskolan), eta abenduaren 22an (Gabonetako ipuin musikatuen emanaldia, 18:30ean Topicen). Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestrak ere egun berean emanaldia eskainiko du Leidorren, 19:00etan. Abenduaren 23an, Hodeiertz abesbatzak eta Arimaz orkestrak eskainiko dute kontzertua, San Frantzisko elizan, 20:15ean.
Tolosako Musika Bandak urteroko hitzorduak izango ditu: abenduaren 24an 12:00ean kontzertua Zerkausian, eta 19:30etik aurrera, kalejira Gorriti Plazatik abiatuta. Abenduaren 31n ere urte zahar eguneko kalejira eskainiko du, ordu eta leku beretik. Errege Egunean berriz, urtarrilaren 6an, kontzertua izango da Musika Eskolan, 12:30etik aurrera, Udal Txistulari Bandarekin batera.
Eguberrietako egitarauak jasotzen dituen ekitaldi guztien xehetasunak, dokumentu honetan kontsultatu daitezke.
Egitaraua, osorik
Eguberritako ekintza bereziak
Abenduak 16
09:00-14:00. Gabonetako Azoka Berezia.
Abenduak 16-22
Arratsaldean. Elosegi Parkea. Olentzaroren Basoa.
Abenduak 22
19:00. Gure Zirkua. Bakarrizketen Umore Jaialdia.
Abenduak 23
19:00. Gure Zirkua. Gure Bertso Zirkua.
Abenduak 24
10-30-13:30. Olentzero eta Mari Domingiren Gure Zirkuan.
17:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ibilbidea.
Abenduak 26-29
11:00-13:30 / 16:00 - 20:00. Zerkausia. Gabonetako haur parkea.
Abenduak 26-30 eta Urtarrilak 2-4
Gure Zirkua
Abenduak 26, 27, 28: 18:00
Abenduak 29: 16:30 eta 19:00
Abenduak 30: 16:30 eta 19:00
Urtarrila 2, 3, 4: 18:00
Urtarrilak 5
10:30 - 13:30. Gure Zirkua. Errege Magoak.
12:00. Gure Zirkua. Jaiotza Lehiaketa.
18:30. Errege Magoen etorrera ibilbidea.
Abenduaren 19tik urtarrilaren 5era
10:00-13:00 / 16:00-20:00. Laskorain Ikastola. Merkatu txikia.
Urtarrilaren 14ra arte
Trianguloan. Haurrentzako Gabonetako Karrusela.
Gazte astea
Abenduak 26
16:00-20:00. Topagunea. Buruari eragin txapelketa
Abenduak 27
Goizez. Txuri Urdin. Txuri Urdinera irteera.
Abenduak 28
16:00-20:00. Topagunea. Estanpazio tailerra.
Abenduak 29
Goizez. Salting Iruña.
Abenduak 30
16:00-20:00. Topagunea. Urte amaierako festa.
Abenduak 27-29
9:30-12:30. Topic. Nerabeentzako Topic.eko tailerra.
Kultur eta aisialdi eskaintza
Abenduak 16
16:30, Leidor Aretoa. Ene Kantak
Abenduak 18
19:00. Musika Eskolako aretoa. Musika Eskolako Ikasleen kontzertua.
Abenduak 22
18:30. Topic. Kontzertu Solidarioa: Eduardo Mocoroa Tolosako Musika Eskolaren eskutik, gabonetako ipuin musikatuak
19:00. Leidor. Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren gabonetako kontzertua.
Abenduak 23
20:15. San Frantzisko eliza. Hodeiertz/Arimaz. Eguberritako kontzertu berezia.
Abenduak 24
12:00. Zerkausia. Tolosako Musika Banda. Gabotako kontzertua.
19:30. Gorriti plazatik hasita. Tolosako Musika Bandaren kalejira.
Abenduak 26
12:00-14:00. Bidaiarien txokoa. Azoka Lagunak: argizari eta ezti tailerra.
18:00. Topic. Iago Magoa.
Abenduak 28
19:00. Leidor. Pause. Xabier Zeberio.
Abenduak 29
20:00. Leidor. El origen del hielo. Un tributo a frozen.
Abenduak 30
20:00. Leidor. Euskal Herriko Gazte Orkestra.
Abenduak 31
19:30. Gorriti plazatik abiatuta. Tolosako Musika Bandaren urte zaharreko kalejira
Urtarrilak 3
19:00. Leidor. Eñaut Elorrieta. Fantasia.
Urtarrilak 4
19:00. Topic. Barrexerka antzerkia.
Urtarrilak 6
12:30. Musika Eskola. Errege Eguneko kontzertua. Tolosako Udal Txistulari Banda eta Tolosako Udal Musika Banda.
Zinea
Abenduak 17
17:00. Leidor. Robot Dreams (haurren zinea)
Abenduak 21
20:30. Leidor. Saben Aquell. (helduen zinea)
Abenduak 23 eta 25
19:00. Leidor. Wonka. Familia zinea.
Abenduak 27
20:30. Leidor. El Reino Animal (helduen zinea)
Urtarrilak 1,6 eta 7
Ocho apellidos marroquís (helduen zinea)
Urtarrilak 1: 19:00
Urtarrilak 6 eta 7: 19:30
Urtarrilak 6 eta 8
Fallen leaves (helduen zinea)
Urtarrilak 6: 21:30
Urtarrilak 8: 19:00
Urtarrilak 7
17:00. Leidor. Wish: El poder de los deseos (haurren zinea)
Kirol ekimenak
Abenduak 20
19:00 Kirol Gala.
Abenduak 26-31
Shanti areto futbol txapelketa.
Abenduak 26,31 eta urtarrilak 5
Beotibar pilotalekua. Pilota profesionala.
Abenduak 30
Beotibar pilotalekua. Soroa Memorialaren finalak.
Berazubi. Padel txapelketa.
Abenduak 31
15:30-17:30. Zerkausia. Elkartasun Krosa (San Silvestre)