Egoerara egokitutako Gabonetako egitaraua antolatu du Udalak
2021/12/15 | Kultura, Festak eta Gazteria
Kutsatze tasaren goranzko joera dela-eta, neurriak hartu ditu Udalak Gabonetako programazioari dagokionean; azoka berezia egingo da, postu gutxiagorekin eta bi espaziotan banatuta; Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoak Gure Zirkuan izango dira haurrak agurtzen, eta Olentzaroren Basoa bisitatu ahal izango dute Elosegi parkean haurrek zein helduek.