Katalanez eta galegoz idatzitako liburuak maileguan eskatzeko aukera dago Udal Liburutegian
2022/01/31 | Kultura, Festak eta Gazteria
Katalanez idatzitako liburu sorta iraunkorra dago Tolosako Haur Liburutegian 0-16 urte bitartekoentzat, eta helduentzako eleberri zehatzak ere eskatu daitezke katalanez edo galegoz, eta liburutegien arteko maileguen bidez ekarriko lirateke Tolosara.