San Joan jaiak iragartzeko kartel lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Tolosako Udala
2023/04/28 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Lanak maiatzaren 5a arte aurkeztu ahal izango dira eta lan aukeratua maiatzaren 11tik aurrera iragarriko da.

                 

Tolosako Udalak Aste Santuaren ostean jarri zuen martxan San Joan jaiak iragartzeko kartel lehiaketa. Horri jarraiki, datorren ostirala, maiatzak 5, izango da lehiaketan parte hartzeko eta lanak aurkezteko azken eguna.

Partaide bakoitzak gehienez 3 proposamen desberdin aurkeztu ahal izango ditu, guztiak fitxategi digital moduan, Tolosako Udalak bere webgunean (http://www.tolosa.eus) horretarako prestatutako aplikazioaren bitartez. Aplikazio horretan kartel bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio eta zenbaki hori izango da sariduna aukeratzeko epaimahaiarentzat kartelaren identifikatzailea. Fitxategiaren izenean lema baino ez da azaldu behar.

Lehiaketaren inguruko informazioa eta oinarri guztiak ikusgai daude ondorengo estekan. Argibide gehiago jasotzeko kultura@tolosa.eus helbidera idatzi daiteke, edo 943670388 telefono zenbakira deitu.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA