Haurren aurkako sexu abusua prebenitzeko mundu egunaren harira, adierazpen instituzionala
2021/11/24 | Kultura, Festak eta Gazteria
Tolosako Udalak lankidetzan eta koordinazioan jarraituko du Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta gaian eskumena duten gainerako erakundeekin, bai eta haurren aurkako sexu abusua eta tratu txarrak prebenitzen diharduten elkarteekin ere, ekimenak garatzeko eta beharrezko baliabideak bermatzeko, horien bitartez abusuak prebenitu eta detektatzeko eta haurrek eta nerabeek beren eskubideak baliatu ahal izatea bermatuko duen arreta egokia eta kalitatezkoa eskaini ahal izateko, arretarako eta babeserako protokolo eta neurri eraginkor guztiak abian jarriz.