Inauterietako plataformak egiteko Ferialekua erabiltzeko eskaera epea zabalik bihartik aurrera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/01/19 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Urtarrilaren 20tik 26ra egin daitezke eskaerak telematikoki edo aurrez aurre UDATEn.

 

Inauteriak gerturatzen ari dira eta bihartik aurrera egin ahal izango dira eskaerak Ferialekua plataformak eraikitzeko erabiltzeko, urtarrilaren 26ra arte.

Eskaerak telematikoki egin daitezke, edo aurrez aurre UDATEn, astelehenetik asteazkenera eta ostiraletan 7:15etatik 14:15etara eta ostegunetan 7:15etatik 19:00etara. Eskaera orria hemen edo UDATEn eskuratu daiteke, eta 16 urtetik beherakoek ordezkaritza ziurtagiria ere aurkeztu beharko dute eskaera orriarekin batera.

Ferialekuak plaza mugatuak ditu, eta dauden partzelak baino eskaera gehiago badaude, lekuak esleitzeko zozketa egingo da urtarrilaren 30ean. Lekua lortzen dutenek, Ferialekua erabili ahal izango dute plataformak egiteko otsailaren 6tik 26ra, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:30etara eta asteburuan 10:00etatik 21:30etara. Aurten ez da giltzarik banatuko eta udaltzaingoa arduratuko da Ferialekuaren irekieraz eta itxieraz.

Aldi berean, plaza eskuratzen dutenek, 200 euroko fiantza ordaindu beharko dute ezinbestean, bankuko transferentzia baten bitartez.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA