Haragia eta txingarra portagonista HARAGI Nazioarteko Topaketaren II. edizioan
2019/04/12 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
HARAGI, maiatzaren 9tik 12ra Tolosan eta Basque Culinary Centerren ospatuko den topaketa, haragiaren eta parrillaren sektoreko kongresu erreferente bilakatu da. Topaketak egitarau herrikoia ere izango du: Txileko, Uruguaiko edo Turkiako sukaldariek erretako haragia dastatu ahal izango da, bertako produktu eta Tolosako txuletaz gain.