Goi mailako baso eta fruta arbolak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/01/14 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Larunbateko asteroko azokan nabarmena zen erosleen lasaitasuna eta aurrezteko asmoa. Igaro berri diren festen ondoren, berdurak, barazkiak eta fruta oinarri dituzten dieta zorrotzek leku berezia izango dute aurrerantzean. Ondorioz, salneurriak ere egoera berrira egokitzen hasi dira, eta osasuna eta prezioa orekatzen dituen eskaintza ez da azokan bezain ona izango. Zalantzarik gabe, odol analisi baten aurrean nibelak orekatzeko aparteko aukera da.

Ohiko mahai askotan bertako fruta asko aurki zitekeen larunbateko azokan, tartean barietate askotako sagarrak: Errezil sagarra, Mokotxa, edo Granny Smith sagarra, beste batzuen artean. Udareak, kiwiak, mizpirak eta fruitu lehor ugari ere aurki zitezkeen. Oso aberasgarria eta polita da gure gastronomian, osasunean eta iruditeria kolektiboan horren garrantzitsua den ziklo baten amaiera eta beste baten hasiera ikustea. Zerkausian ikusi daitezkeen sagar edo udare barietate ezberdinez ari gara hizketan, eta, aldi berean, Atari kalean aurki daitezkeen txertatutako arbola espezie aukera zabalaz. Negu guztietan gertatzen den bezala, 15 egunean behin, gure probintziako basoginak Tolosan elkartzen dira larunbatetan beraien produktuak eskaintzeko, eta, aldi berean, beraien esperientzia eta ezagutzak bezeroen eskura jartzeko ere.

Baso espezien artean, bi motatakoak bereiztu daitezke: haziera azkarra duten Douglas izea, secuoyadendron-a, cryptomeria edo Laricio pinua; edo pago, haritz, haritz amerikar, urki edo gaztainondo hostoerorkorrak. Fruta arbolen artean sagarrondoa da izarra. M109 edo M106 bezalako patroi nanoetan edo hazkunde estandarra ahalbidetzen duten enborretan egindako txertaketen bidez, nahi adina sagar barietate eskaini dezakete. Barietate tradizional guztiak dagoeneko presente daude Tolosako Azokan, eta barietate unibertsalen artean, aukera pentsaezina dago. Barietate ezberdinetako udareondo eskaintza ere zabala da, eta kiwi zuhaitz landare ugari ere aurki zitekeen.

Barazki eskaintzan ez da aldaketa handirik egon. Gabonen hasieran aurkeztu zen espezieak mantentzen dira, eta horiekin batera neguko espezie propioak: Brassicacesa ezberdinak, kuia barietate ugari, borraja, zerba, kardua, eskarola, arbia, azenarioa edo patata. Azalore eta romanescu aza barietatea ere nabarmendu behar da, heltze puntu bikainean daudenak eta azken egunetako euriak oraindik gehiago hobetuko dituenak.

Tolosako Babarruna da egun hauetan azokan aurki daitekeen beste aukera bikainetako bat. Prezioak egonkortu dira, eta alearen kalitate organopletikoa historikoa da aurten. Iazkoa baino ale beteagoa eta gozoagoa da, eta denon eskura dagoen mauka da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA