Euria eta tenperatura igoera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/01/07 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Euriak baldintzatu zuen larunbateko azokaren izaera, erosketa aldetik ere urriagoa izan zena. Dirudienez, Gabonetako gehiegikeriek eta erosketek erosleen poltsikoak ukitu dituzte, eta nabarmena izan da erosleek aurrezteko joera hartu dutela saskiak betetzerakoan. Produktuen eskaintza, ordea, ez zen eskasa izan ez aniztasunean, ez kalitatean, nahiz eta eskainitako produktuen kopurua egungo egoerara egokitu den.

Kalitate handiko barazki eskaintza handia egon zen larunbatean, hobera joango dena, zalantzarik gabe, tenperaturak epeldu direlako eta asteburuan egin duen euriari esker. Ezustean, neguko espezie propioak ere ikusi ahal izan ziren. Ia mahai guztietan aurkitu ahal izan ziren aza eta azalore mota ezberdinak, azalore morearen edo romanesku azaren alternatiba exotiko modura mahaieratuak. Dagoeneko badira aste batzuk ohikoak diren barazkien alternatibak aurki daitezkeela Tolosako azokan, patata, aza edo zerben alternatibak, esaterako. Taxiotez ari gara hizketan, Latinoamerikan asko erabiltzen direnak eta bertakoek asko baloratzen dutena; kroneak edo patata beltza ere alternatiba horien artean daude, patata tradizionalaren ahizpak direnak. Zirkulu alternatiboetan oso harrera ona duten hostodun barazkiak dira pak choia, kalea edo tak choia, lehen aipatu ditugun brassicaceen osagarri direnak. Ziur urteak igaro ahala, asteroko azokan oso errotuta egongo diren espezieak izango direla.

Fruta eskaintza ere bikaina izan zen larunbatean, sagarra denen gainetik nabarmenduz, aniztasun eta kalitate ezberdinetan. Bertako sagar asko egon zen, kontsumorako puntu aproposean, eta baita kakiak ere, dagoeneko helduta daudenak eta jateko prest. Mizpirak ere bazeuden larunbatean, eta bertako kiwiak ere bai, poliki-poliki gero eta helduagoak daudenak. Jende askok oso gogoko dituzte bi fruta hauek.

Produktu mikologikoen artean gamuza nabarmendu behar da, esklusiboki, pixkanaka zaletuen artean finkatzen ari dena. Boletus familiako perretxikoak nahi zituztenek Lasaren postua aukeratu zuten haien produktuak eskuratzeko. Kalitate handiko onddoak zituen, mendiko angulak, niskaloak eta trufa beltzak, sukaldari afizionatu askoren gozagarri izan zirenak.

Bertako gaztaren eskaintzak egun gutxi barru hartuko gaitu, Idiazabal gazta berriarekin. Izan ere, eskualdeko hainbat gunetan inoiz baino goizago hasi dira gazta egiten artzainak. Hori dela eta, ohikoa baino ia bi hilabete lehenago gozatu ahal izango da goi mailako produktu bikain horretaz. Hala ere, asko izango dira oraindik ere ondo ondutako gazta eskatuko dutenak, eskualdean ditugun gazta bikainen erakusgarri horiek ere.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA