Salgai dira HARAGI nazioarteko topaketan eskainiko diren txuleta otorduetarako txartelak
2018/04/17 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
Datorren apirilaren 27tik 29ra Tolosa haragiaren eta txingarraren hiriburu bilakatuko da. HARAGI topaketak sektoreko nazioarteko maistra eta maisuak ekarriko ditu gurera, eta Tolosako erretegiekin batera elkarbanatuko dute jakintza eta jarduna.