Etengabeko euria eta bere ondorioak
2018/02/05 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
Euriaren eragina nabarmena izaten ari da baratzetan. Lurra oso bustia dago. Ezinezkoa izaten ari da azokako ekoizleentzako baratzako lanei ekitea; barazkiak biltzeko ere, zenbait leku lauetan arazoak dituzte, batez ere kanpo libreko baratzetan, eta dirudienez, egoerak bere horretan jarraituko du datozen egunetan.