'Ongi etorri Tolosara' spota Fiturren aurkeztu da herriko enbaxadore ugarirekin, Tolosaldearen eskaintzaren baitan
2018/01/19 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
Lan honetarako bertara gerturatu ziren Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkatea eta Nerea Letamendia, Merkataritza, Azokak eta Turismo zinegotzia ere. Tolosako enbaxadore ugari ere izan zituzten bidelagun, Xabi Alonso futbolaria eta Iñaki eta Xabi Gorrotxategi parrilariak, hain zuzen.