Saltokien transmisioa jomuga 'Tolosa merkataritza erreferente lehen, orain eta beti' solasaldian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/09/24 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • 2015ean hasita, guztira 7 negozio eskualdatu dira programa honen bitartez Tolosan: Perfumeria Maite, Hariak, Tapicería Ortiz, Coviran, Eder Home, MyM eta Marylin.
  • Nerea Letamendia, Merkataritza, Feriak eta Turismo zinegotzia: “garrantzitsua da 'Berriz Enpresa' programak oinarrian duen funtsa: enpresen transmisioa laguntzea, itxi ez daitezen, horrela enplegua eta gure hiriaren ekosistema mantenduz. Hori helburu, Gipuzkoako Bazkundearen aholkularitza eta laguntzaz gain, Udaletik zuzenean ekintzaileei lokalaren alokairuarekin hiru urtez, era mailakatuan, laguntzeko diru-laguntza lerro bat zabaldu genuen 2015ean”.
  • Aste osoan zehar, Gipuzkoako Bazkundeko teknikariak Oriaburu eraikinean izango dira. Hitzordua eskatzeko 943 65 35 78 telefonora deitu behar da (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara).

Gipuzkoako Bazkundeak, Tolosa&Co merkatari elkarteak eta Tolosako Udalak elkarlanean antolatuta, 'Berriz Enpresa' programa ezagutarazteko gosari-solasaldia gauzatu dute gaur goizean, irailak 24, 'Tolosa merkataritza erreferente lehen, orain eta beti' lelopean. Hainbat merkatari, ekintzaile, banketxeetako arduradun eta hedabide bertaratu dira ekitaldira.

'Berriz Enpresa'-ren helburua enpresen jarraipena erraztea da merkataritza eta ostalaritza sektoreetan. Programak laguntzarako eta aholkularitzarako zerbitzu integrala eskaintzen die balizko saltzaile eta ekintzaileei transmisio-prozesua gauzatzeko, eta tratu pertsonalizatu eta malgua segurtatzen die bakoitzaren beharrak kontuan hartuta.

2015ean hasita guztira 7 saltoki eskualdatu dira programa honen bitartez Tolosan: Perfumeria Maite, Hariak, Tapicería Ortiz, Coviran, Eder Home, MyM eta Marylin; eta urtea amaitu baino lehen beste bi prozesu gauzatzea dago aurreikusia. Amaieran gaurko solasaldian aurkeztutako bi kasuren bideoak:  Eder Home eta MyM.

Merkataritza, Feriak eta Turismo zinegotzi den Nerea Letamendiak ireki du ekitaldia adieraziz egitasmo honek funtsean duen garrantzia: “enpresen transmisioa laguntzea, itxi ez daitezen, horrela enplegua eta gure hiriaren ekosistema mantenduz”. Horren aurrean hautua izan zen 'Berriz Enpresa' programa zabaltzea herrian: “Gipuzkoako Bazkundearekin batera informazioa eta bestelako aholkularitza lortzeko erraztasunak emateaz gainera, Udaletik zuzenean ekintzaileei lokalaren alokairuarekin hiru urtez, era mailakatuan, laguntzeko diru-laguntza lerro bat zabalduz. Noski egoera bakoitza ondo aztertuta, bideragarritasun planak eginda, egutegiak... landuta”.

Lan-ildo hau barneratzen da 2015ean Tolosako Udaleko Merkataritza, Feriak eta Turismo departamentuak, Tolosa&Corekin elkarlanean, landutako Hiri Ekonomiaren Plan Estrategikoan.  “Plan honekin lortu dugu hiri ekonomiaren diagnostiko zehatza, lan ildoak definitu dira eta horrekin bat, jarduera konkretuak – nabarmendu du Letamendiak -. Agente guztiok bat, era koordinatuan, baliabideak ahalik eta erarik eraginkorrenean erabiliz, guztion onurarako den eredua bultzatzen gabiltza: hiri ekonomia indartsu eta lehiakorra”.

Gaur aurkeztu dizkiete merkatari, ekintzaile eta banketxeei programaren nondik norakoak eta gertutasunez salto hau eman dutenenekin solasteko aukera izan dute. Aste osoan zehar, Gipuzkoako Bazkundeko teknikariak Oriaburu eraikinean izango dira programaren xehetasunak interesdun guztiei aurkeztu eta bestelako aholkularitza eskaintzeko. Hitzordua eskatzeko 943 65 35 78 telefonora deitu behar da (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara).

Solasaldian aurkeztutako bi kasuren bideoak:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA