Udarako geroz eta berrikuntza gehiago azokako postuetan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/07/09 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Uda aurrera joan ahala, geroz eta berrikuntza gehiago dira ikusgai azokan. Asteburu honetan aurtengo lehenengo potxa berriak ikusi genituen. Lekak oraindik, 10 €tan saldu ziren eta hauekin, udarako garaiko ohikoak; kanpo libreko lekak, negutegietako tomateak edota Ibarrako piparrak. Ilarrak oso kalitate onekoak dira oraindik, eta harrigarria izan zen mahai berberean potxak eta ilarrak ikusi ahal izatea.

Fruta zerrendari dagokionez joan den astean ikusi genituen aurtengo lehengo San Juan sagarrak, eta dirudienez, datorren astean ikusiko ditugu San Pedro sagarrak. Aranak, mugurdiak edota gereziek osatu zuten fruta zerrenda.

Perretxiko eskaintza ere zabala izan zen. Onddoak, bertakoak eta frantziakoak, ziza horiak eta gorringoak izan genituen, eta baita arrakasta handia izan ere. Egun hauetako ekaitzak lagungarri izango direla esaten zuten adituek. Ikusiko dugu.

Prezioak:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA