Larunbatetik aurrera zuhaitz eskaintza zabala aukeran Tolosako Azokan, bi asteburutik behin
2018/01/10 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
Urtarrilean, otsailean eta martxoan 2. eta 4. larunbatetan Atadi kalean zuhaitzak egongo dira salgai. Hitzordua 08:00etatik 14:00etara izango da. Mota orotako zuhaitzak eskuratu ahal izango dira bertan, baita fruitu arbolak ere. Honako postuak egongo dira bertan: Justo Dorronsoro Zurutuza (Ataun) eta Felix Arakama Azurmendi (Zegama).