Udalak eta Tolosa&Co-k lankidetza hitzarmena berritu dute, elkarlanean herriko merkataritza eta ostalaritza bultzatzen jarraitzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/06/21 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Urtebeteko epealdia hartzen du hitzarmenak eta Udalak 30.000 euroko diru-laguntza eman dio elkarteari, sektoreari begirako proiektuak eta jarduerak gauzatzeko. Olatz Peon Ormazabal alkateak eta Mireia Carceller Tolosa&Co elkarteko lehendakariak izenpetu dute hitzarmena.

Helburu nagusi du Udala eta elkartearen arteko lankidetzarako eremu egonkor bat ezartzea. Merkataritza, Feriak eta Turismo sailetik adierazi dutenez, udalerriko garapen ekonomikoan eta enpleguan, merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza “giltzarri” dira: “Tolosako Udalak sektore hau bultzatzen jarraitu nahi du, asoziazionismoari lagunduz, erabakiak hartzeko parte-hartze kolektiboko metodo gisa, eta modu berezian, Tolosa&Cori lagunduz, sektore komertziala, zerbitzuena eta ostalaritzarena bere osotasunean batzen eta ordezkatzen dituen entitate erreferente den aldetik”.

Alkateak Tolosa&Corekin elkarlanean jardutea “ezinbestekotzat” du: “berrikuntza bultzatu, proiektu amankomunak martxan jarri era koordinatuan, eta azken finean, sektorearen beharreei erantzungo dieten jarduerak elkarlanean garatuaz”.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA