Berdura plazako kristalak garbituko ditu Tolosako Udalak

Tolosako Udala
2022/11/07 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Gaur eta bihar bitartean, aipatu plazako estalkiaren kristal guztiak garbituko ditu, eremua txukun eta garbi mantentzeko.
  • Garbiketa lanak goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:00etara egingo dira eta garbiketa produktuak direla eta, bizilagunei arropa eta esekitokiak balkoietatik jasotzea gomendatzen zaie, kalteak saihesteko.

 

Tolosako Udalak Berdura plazako estalkiaren kristalak garbitzeko lanei ekin die gaur, aipatu plaza txukun eta garbi mantentze aldera.

Garbiketa lanak goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:00etara egingo dira eta garbiketa produktuak direla eta, bizilagunei arropa eta eserlekuak balkoietatik jasotzea gomendatu da, kalteak saihesteko.

Era berean, kristalak garbitzeko garabiak erabiliko dira eta ondorioz, uneren batean, Korreo kalea garabiez etenda egongo da.

Edozein kasutan, lanek bi egun iraungo dute eta biharko amaituta izatea aurreikusten da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA