Euskal mendizaletasunaren museoa hartuko du Larramendi auzoko Arkaute txaletak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/11/23 | Obrak, Zerbitzuak
  • Aipatu proiektuak Tolosako Udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politikoen babesa eta konpromisoa jaso ditu eta hori horrela, eraikina egokitzeko behar diren obrak egiteko baliabideak jarriko ditu Udalak.
  • Asmoa da, 2024. urterako museoak ateak zabaltzea, Euskal Mendizale Federazioaren 100. urteurrenarekin eta XIV. orduko mendi ibilaldiaren ospakizunarekin bat eginez.

 

Tolosako Larramendi auzoan kokatuta dagoen eta Udalaren jabetzako den Arkaute eraikina Euskal Mendizaletasunaren Museoa bilakatuko da laster.

Horrela jakinarazi dute gaur goizean egindako prentsaurrekoan Tolosako alkateak, Olatz Peonek, EMMOA Fundazioko presidenteak, Txomin Uriartek, Euskal Mendizale Federazioko lehendakariak, Zigor Egiak eta Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeko lehendakariak, Martín Montañesek. Prentsaurrekoan parte hartu dute, halaber, Udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariek, aipatu proiektu honek, Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien babesa eta konpromisoa baitu.

EMMOA Fundazioak, museoan ikusgai jarriko diren interes historikoko pieza eta dokumentu gehienen jabeak, Euskadiko eta Nafarroako Mendi Federazioekin batera denbora zeramaten museo egonkor bat kokatzeko leku bila eta Tolosarekiko interesa adierazi zioten Udalari. Udak begi honez ikusi zuen museoa Tolosan kokatzearen ideia.

Horren harira, Tolosako alkateak, Olatz Peonek eskerrak eman dizkie Tolosa aukeratu izanagatik eta adierazi du Tolosa, mendizaletasunari oso lotua dagoen herria dela. “Mendiari lotutako hainbat ekimen antolatzen dira urtean zehar, arrakasta izugarria dutenak gainera, horregatik uste dugu proiektu oso interesgarria eta egokia dela herriarentzat zein herritarrentzat eta ziur gaude tolosarrek asko estimatuko dutela”, adierazi du.

Arkaute museo bilakatzeko prozesua dagoeneko martxan

Gaur goizean egindako agerraldiarekin hasiera eman zaio Euskal Mendizaletasunaren museoa Larramendi auzoan dagoen Arkaute txaletan ezartzeko prozesuari. Udalak berriki eraikineko teilatua berritu du.

EMMOAk dagoeneko museo-proiektua garatu du eta Euskal Federazioak obra-proiektua egiteko konpromisoa hartu du bere gain. Horrela, Tolosako Udalak eraikina egokitzeko obrak egiteko baliabideak jarriko ditu, eta 2023ko aurrekontu proiektuan jada aurreikusi da diru partida horretarako.

Asmoa da, 2024. urterako museoak ateak zabaltzea. Bat eginez Euskal Federazioaren 100. urteurrenarekin eta XIV. orduko mendi ibilaldiaren ospakizunarekin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA