Gaur hasiko da Amarotz auzoko asfaltatze lanen hirugarren fasea eta ostiralean amaituko da
2020/07/07 | Obrak, Zerbitzuak
Amarotz auzoko 30. eraikinaren eta GI-2135 errepidearekiko lotunearen arteko eremuan egingo dira fase honi dagozkion lanak. Lanak egin ahal izateko, ezingo da eremu horretan aparkatu gaurtik ostiraleko 20:00ak arte. Bestalde, zirkulazioa eten egingo da obrak egin bitartean, eta eremura sartu-irtenak San Blas auzora igotzen den errepidetik bideratuko dira.


.jpg)




