Zezen plazako eraberritzearen 1 eta 2. faseak amaituta, 2019an emango zaio hasiera harmailen berritze osoari
2019/02/27 | Obrak, Zerbitzuak
Udalak atera berri du hirugarren fase hau burutzeko lanen kontratazioa lehiaketara: martxoaren 7a bitarte aurkeztu daitezke proposamenak eta lanek 522.488 euroko aurrekontua dute, BEZ kanpo. Lau fase horietako lehen bietan hiru larrialdi irteera berri eta palkoetako egitura sendotu eta kanaloi guztiak aldatu ziren. 2020an egitea aurreikusia dagoen 4. fasean palkoak guztiz zaharberrituko dira.