Bedaioko baserrietara Interneteko banda zabala eramateko diru laguntzak emango ditu udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/07/14 | Obrak, Zerbitzuak
  • Gutxieneko kalitate baldintzak betetzen dituen Internet zerbitzua eduki ahal izateko, etxe bakoitzean instalatu behar den azpiegituraren kostuaren zati bat bere gain hartuko du udalak.

  • Covid-19ak eragin duen egoerari erantzuteko udalak hartu dituen neurrien artean dago diru laguntza hau, eta guztira 16.000 euroko laguntza lerroa sortu da. Martxoaren 14tik azaroaren 31ra egindako instalazioen kostua ordaintzeko eskatu ahalko dira laguntzak.

 

Banda zabal bidezko Internet zerbitzua ez duten Bedaioko baserrietara Internet zerbitzua hedatzeko diru laguntza lerro bat onartu du Tolosako Udalak. Diru laguntza hauen bidez, Bedaioko bizilagunek gutxieneko kalitatezko baldintzak betetzen dituen Internet zerbitzua eduki ahal izatea bermatu nahi du udalak, eta hala, etxe bakoitzean instalatu behar diren azpiegituren kostuaren zati bat bere gain hartuko du. 16.000 euroko laguntza lerroa sortu da horretarako.

Covid-19ak eragin duen egoerari erantzuteko udalak hartu dituen neurrien artean dago diru laguntza hau. Bedaioko Internet sarearen gabeziak are nabarmenagoak izan dira Covid-19ak eragin duen osasun larrialdi eta itxialdi egoeran, eta egoera hori arindu asmoz, martxoaren 14tik aurrera eta azaroaren 31ra bitartean egingo diren instalazioen kostua ordaintzera bideratuko dira laguntzak.

Etxebizitza bakoitzeko jaso daitekeen diru laguntzaren gehieneko kopurua 400 eurokoa izango da, eta udalak soilik irrati bidezko Internet zerbitzua erabili ahal izateko oinarrizko azpiegituraren instalazioaren kostua finantzatuko du. Ez du bere gain hartuko ez azpiegitura honen mantenurik ezta Interneteko hornitzaileei ordaindu beharreko kuotarik.

Diru laguntza jaso ahal izateko derrigorrezkoa izango da eskatzailea Bedaioko etxebizitzeko batean erroldatuta egotea eta bertan bizitzea. Diru laguntza eskatzerakoan, Internet sarearen instalazioaren faktura, faktura ordaindu izanaren agiria eta Interneteko datuen kontratua aurkeztu behako ditu eskatzaileak. Halaber, diru laguntza hau ez da bateragarria izango helburu bereko beste diru laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA