Amaitu dira Amarotz auzoko asfaltatze lanak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/07/17 | Obrak, Zerbitzuak
  • Hiru fasetan egin dira Amarotz auzoko asfaltatze lanak. Zoladurak fresatu, zabaldu eta trinkotu dira eta baita bide marrak margotu ere. 30. eraikinaren eta GI-2135 errepidearekiko lotunearen artean galtzada-kaxen indusketa eta oinarrizko geruzen betelanak ere egin dira.

 

Amaitu dira Amarotz auzoko asfaltatze lanak. Hiru fasetan egin dira. Lehenik, 10 eta 11 zenbakietako eraikinen arteko eremua konpondu da, eta, bigarren fasean, 9E eta 26 zenbakidun eraikuntza arteko asfaltozko zoladurak fresatu, zabaldu eta trinkotu dira. Hirugarren fasean 30. eraikinaren eta GI-2135 errepidearekiko lotunearen arteko asfaltozko zoladurak fresatu, zabaldu eta trinkotzeaz gain, galtzada-kaxen indusketa eta oinarrizko geruzen betelanak egin dira. Ondoren, bide marrak margotu dira auzoan.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA