Udalak Bedaioko kale nagusia berrurbanizatuko du auzoko jaiak pasa eta gero
2018/04/10 | Obrak, Zerbitzuak
Berrituko dira zoladura eta argiteria publikoa; bestalde, plataforma berri bat egingo dute hondakinen edukiontziak jartzeko eta, horrela, aparkatzeko-plaza berriak sortuko dira. Obra hauek aurrekontu hau dute, guztira: 138.514,51 euro (BEZa barne). Irailean hasiko dira, Bedaioko festak pasa eta gero, eta aurreikusten da 4 hilabete iraungo dutela.