Pedro Tolosa 5-7 eta Batxiler Zaldibia kaleak eta Kale Nagusiko pasabideak eraberritu ditu Udalak
2019/01/14 | Obrak, Zerbitzuak
Pedro Tolosan espaloiaren malda txikitu da zorua berreginez, eta eragindako gunean, euri-uren kanalizazioa burutu da. Batxiler Zaldibian euri uren sarea bukatu, asfaltoa eta espaloiak eraitsi eta plantan dauden posizio berean eraiki dira. Kale Nagusiko pasabideetan, berriz, Zoladura, hormak eta horniduren kanalizazioak eraberritu dira, argiteria eraginkorragoa ezartzearekin batera.


.jpg)



