Ferialeko zorua berritu du Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/12/04 | Obrak, Zerbitzuak
  • Patxi Amantegi zinegotziak nabarmendu du Udalak Ferialaren 'erabilera anitzeko espazioa' izaera aregotu nahi duela eta egun dauden jarduketa ezberdinez gain, ekimen berriei lekua egin: “lur berriak, orain arte zoruaren egoeragatik bertan egin ezin ziren aktibitateak gauzatzea ahalbidetuko du”.
  • Lanak pasa den astean burutu ziren 4 eguneko epean eta 32.720 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin.

Tolosako Udala Ferialekuko lurra berritu du. Lanak pasa den astean burutu ziren 4 eguneko epean. 32.720 euroko (BEZ barne) inbertsioa gauzatu da bertan.

Iaz ferialekuko lurraren zati bat hormigonatu zen, konkretuki ritmikakoek erabiltzen duten eremua. Gainontzeko eremu guztia berritu da orain. Oso egoera kaxkarrean eta pitzadura, zulo eta desnibel ugari zituen orain arteko lurrak. Aurreko zorua kendu eta osotasunean hormigonatu da berriz.

Patxi Amantegi zinegotziak nabarmendu du Udalak Ferialaren 'erabilera anitzeko espazioa' izaera aregotu nahi duela eta egun dauden jarduketa ezberdinez gain, ekimen berriei lekua egin. Gaur egun voley-a, ginmasia erritmikoa, erraldoi eta buruhandiak... eta beste hainbat ekimen daude bertan. Amantegi zinegotziaren hitzetan, lur berriak, orain arte zoruaren egoeragatik bertan egin ezin ziren aktibitateak gauzatzea ahalbidetuko du, esaterako patinaketa.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA