Udalak 12 kaletako zoladura berrituko du uda honetan hasita
2018/07/20 | Obrak, Zerbitzuak
Kale-asfaltatze osoen eta mantentze-lanen artean, guztira, 300.000 euroko inbertsioa gauzatuko du Udalak. Zoladuraren mantentze-lanak burutuko dira 8 kaletan, eta kale osoa hartuko duen asfaltatze-lan integralak, berriz, beste 4 gunetan.