Alde Zaharrean eta Berazubin % 75 efizienteagoa den argiteria berria ezarriko du Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/12/03 | Obrak, Zerbitzuak
  • Lehenengoan 130 farol ordezkatuko dira LED teknologiadun batzuengatik, jasangarriagoak eta efizienteagoak direnak, Berazubin berriz, 30 luminaria berri jarriko dira. Guztira, inbertsioak 79.995 euroko kostua da (BEZ barne).
  • Patxi Amantegi, Ingurumen zinegotzia: “plan honek zuzenean eguneratze-teknologikoa, energia elektrikoaren kontsumoaren gutxitzea, atmosferara CO2ren igorpena gutxitzea eta mantenu-kostuen gutxitze nabarmena dakartza, hau da, efizienteagoa, jasangarriagoa, merkeagoa da eta argi kalitate hobea ditu”.
  • Lanpara konbentzionalak LED luminariengatik aldatzeko lanak datozen asteetan hasiko dira eta 2 asteko iraupena izango dute.

Udalak, Tolosako argiteria publikoa efizienteagoa izateko politikarekin dihardu; oraingoan Alde Zaharrean eta Berazubi auzoan. Lehenengoan 130 farola ordezkatuko dira LED teknologiadun batzuengatik, jasangarriagoak eta efizienteagoak direnak, Berazubin berriz, 30 luminaria berri jarriko dira. Guztira, inbertsioa 79.995 eurokoa da (BEZ barne): 64.495 Alde Zaharrerako eta 15.500 Berazubirako.

Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak azaldu bezala, “plan honek zuzenean eguneratze-teknologikoa, energia elektrikoaren kontsumoaren gutxitzea, atmosferara CO2ren igorpena gutxitzea eta mantenu-kostuen gutxitze nabarmena dakartza, hau da, efizienteagoa, jasangarriagoa, merkeagoa da eta argi kalitate hobea ditu”.

Zerbitzuetako Udal Departamentuaren lan honek, lanpara konbentzionalak teknologia efizienteagoa duten beste lanpara batzuengatik aldatzeko planarekin jarraitzen du. Lehenago Nafarroa etorbidean, Kondeko Aldapan edota Bizkaia kalean, beste hainbaten artean, egin dira hobekuntza hauek.

Egungo farolen potentzia, haietako bakoitzarena, 250 vatiokoa da, berriek aldiz, 42 vatioko kontsumoa dute bakoitzak; hori dela eta, % 75eko aurrezkiak ari gara eta horrek argiaren fakturan eragiten du.

LED teknologiak beste abantaila batzuk ere baditu. Ez dira erretzen, ez baitituzte ohiko filamentu goriak edo atal mekanikoak. Jarritako farolek 70.000 orduko balio-bizitza dute; 17 urtetarako argia, urtero 4.000 argi ordu izanik. Berehala ematen du argia, ez du keinurik egiten, uniformeagoa eta orekatuagoa da eta horrek, neke bisuala murrizten du; gainera, argiteria publikoaren kasuan, itsutzeak eta argi arrotza ekiditen dira.

Alde Zaharrean eta Berazubi auzoan lanpara konbentzionalak LED lanparengatik aldatzeko lanak datozen asteetan hasiko dira eta 2 asteko iraupena izango dute.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA