2019ko zerga eta tasen egutegia onartu du Tolosako Udalak
2018/10/10 | Ogasuna
Hiru zatitan banatu da egutegia: urtean behin kobratzen diren zergak, hilean behin kobratzen direnak, eta salbuespen eta hobariak. Ordainketak www.tolosa.eus web orriaren bitartez edo banku eta aurrezki kutxen bitartez burutu daitezke. Udal tasa, zerga eta prezio publiko ia guztiak abuztuko KPIaren arabera igoko dira, %2,25, hondakinen tasa izan ezik, azken hau, azken urteetan bezalaxe %5 igoko baita.